Zaldi

Ugaztun ungulatu

Artikulu hau Abere motari buruz buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zaldi (argipena)».

Zaldia (arra) eta behorra (emea) ugaztun ungulatu bat da (Equus ferus caballus), gaur egun bizirik diren Equus generoko 10 espezieetako bat. Zaldia bezatu izanaren garrantzia handia izan da ekonomian, batez ere garraioan. Zaldia garraiatzaile eta zamabere gisa erabili izan da, eta haragi iturri garrantzitsua ere bai. Islandian, esaterako, Islandiar ponia bertako baldintzetan bizitzeko gai den azienda gutxietarikoa da, eta horregatik zaldi haragiaren inguruko ohitura handia dago hango sukaldaritzan.

Zaldi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPerissodactyla
FamiliaEquidae
GeneroaEquus
EspezieaEquus ferus
Azpiespeziea Equus ferus caballus
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakzurda, zaldi-haragi, horse manure (en) Itzuli, horse leather (en) Itzuli, equine chorionic gonadotropin (en) Itzuli eta mare milk (en) Itzuli
Bihotz-frekuentzia38 taupada minutuko — 34 taupada minutuko — 46,5 taupada minutuko
Gaixotasunaallergy to horses (en) Itzuli

XX. mendea arte, zaldia armadetan erabili izan da, eta hainbat armadak gaur egun ere zalditeria unitateak dituzte.

Euskal Herrian bada berezko zaldi arraza bat: pottoka.

Izenaaldatu

  • Zaldia espezie honetako arrari esaten zaio; emeari, behorra.
  • Moxal deritze zaldikumeei, oro har. Urte betetik gorako zaldi edo behor gazteek izen berezia ere hartzen dute: zaldiko, moxal arrek; behoka, moxal emeek.

Ugalketaaldatu

Zaldia lau urteekin heldutasun sexualera heltzen da. Ernaldi-aldia 11 hilabete irauten ditu eta ernaldi bakoitzeko zamalko bakarra jaiotzen da. Etxe-abere zaldiak egokitze sexualen zailtasun handiagoak dituzte eta horregatik batzuetan beharrezkoa da gizon baten laguntza zaldiaren zakila emearen baginaraino gidatuz emea ernaltzeko momentuan.

Elikaduraaldatu

Laneko zaldia pausoan

Animali hau belarjalea da batik bat, belarra, sastraka, sagarrak, azenarioak,... jaten ditu. Jakina, elikadura asko aldatzen da zaldia bizi den inguruneren arabera zein mendiko abere edo ukuilukoa den. Esate baterako ukuiluko abereek pentsu bereziak jaten dituzte, bereziki hipikan erabilitakoak.

Bezatzeaaldatu

Zaldiaren bezatzearen inguruko lehenengo aztarnak Asia zentraletik etorri dira, eta K. a. 4000. urtetik datoz.

Sakontzeko, irakurri: «Tarpan»

Hala ere urteetan zehar zaldi basatiak (Equus ferus) edo tarpanak egon izan dira zaldi bezatuekin batera bizitzen, beste etxe abere batzuekin hain maiz gertatzen ez den zerbait delarik.

Hainbat Equus ferus azpiespezie desagertu izan dira historian zehar, baina gaur egun Przewalski zaldia (Equus ferus przewalskii) oraindik ere bizi da Asiako erdialdean. Mongolian taki eta Kirgizistanen kirtag deitzen zaio zaldi honi eta erlatiboki ugaria da.

Zaldi bat bere zaldunarekin trostan.

Erlazionatutako ekinidoakaldatu

Zaldiek hainbat gertuko ahaide dituzte, genero berekoak baina ez direnak espezie bereko kideak.

Zaldiaren eboluzioaaldatu

Zaldien eboluzioa

Ekido guztiak Equidae familiakoak dira, orain dela 50 milioi urte sorturikoak. Bai zaldiak bai eta beste ekido guztiak Perissodactyla ordenakoak dira, hau da, hatz bakoitidun ungulatuak. Ordena hau Miozenoko ugaztun lehortarren artean talde dominantea izan zen, baina orain dela 20 milioi urte, belarraren sorrera zela eta Artiodaktilo ordenakoek eboluzio hobea izan zuten. Gaur egun aurretik aipatutako ahaideez gain, errinozeroak eta tapirrak ere badira zaldien lehengusuak.

Eohippusa (izen zientifikoa Hyracotherium) da ezagutzen den lehen zaldia. Milioika urtetan zehar eboluzioaz dibertsifikatu eta hainbat espezie aldi berean bizi izan ziren elkarrekin. Hala ere gaur egun 10 espezie baino ez daude generoan eta beraz gainbeheran dago. Ezagutzen diren hainbat zaldiren arbasoen izenak hauexek dira: Propalaeotherium, Mesohippus, Miohippus, Orohippus, Pliohippus, Anchitherium, Merychippus, Parahippus, Hipparion eta Hippidion. Gehienen tendentzia geroz eta handiagoak izatera da eta 5 hatzetik bakar batetara pasatzea. Hala ere egon dira salbuespenak ildo horretan eta azeri baten tamainako zaldiak izan dira Pleistozenorarte (~1,8 milioi urte).

Sakontzeko, irakurri: «Equidae»

Euskal Herriko bertako zaldi eta asto arrazakaldatu

Desagertutako etxeko bertako zaldi arrazakaldatu

Euskal Herritik desagertutako zaldi arraza basatiakaldatu

Euskal Herritik desagertutako bertako zaldi eta asto arraza basatiak honakoak dira:

  • Tarpan. Egungo bertako arrazetan eragin handiena izan zen zaldia da.
  • Przewalski zaldia.
  • Equus ferus przewalski. Zaldi espezie hau uste da egungo przewalski zaldiaren arbasoa zela, Euskal Herrian nahiko hedatua eta labar-pinturetan agertzen dena.
  • Enzebra. Izaera erabat ezaguna ez duen desagertutako ekidoak.

Egungo bertako zaldi arrazetan, pottokak, montxinoak, eragina izan zuela (tarpana baino txikiagoa) uste da[1].

Aurizko zaldia Ormaiztegiko bertako arrazen erakusketa batean

Zaldiaren historia Euskal Herrianaldatu

Sakontzeko, irakurri: «Pottoka#Jatorria eta historia»

Bertako arraza askoren kasuen legez, adituak ez dira ados jartzen bertako euskal zaldi arrazen jatorriari buruzko zenbait puntuetan.

Dena den, argi dago bertako zaldi arrazek hainbat arbaso komunak dauzkatela. Hau dela eta, neurri handi batean, lautzako zaldiaren zein zaldi montxinoaren jatorria pottokaren jatorriarekin zer ikusirik handia daukala. Beraien jatorria, seguruenik, azken izotzaldia eta gero bertan geratutako zaldiak dira. Nafar behoka eta Auritzeko zaldiek antzineko pottoken eta kanpako zaldi arrazen eragina dute, txikiagoa nafar behokaren kasuan.

Euskal mitologianaldatu

Sakontzeko, irakurri: «Zaldia euskal mitologian»

Zaldia euskal mitologiako irelu edo jeinua ere bazen.

  • Atharratzen kontatzen zuten, Laxarrigibele izeneko harpean, Ahuskiko magalean, Alzaitik gertu, zaldi zuri bat bizi omen zela. Behin eskualde hartako mutil bat bahitu zuen. Mutila ez zegoen ondo integratuta bere inguruan.
  • Berastegiko Etsoinberri baserriko neskame bat ere, era berean bahitu zuen Obantzungo lezean bizi zen beste zaldi batek. Baserrikoek behor bat zuten. Aberea egunero bidaltzen zuten mendira eta iluntzean jaso. Etxeko morroi-neskameak egunero egiten zuten lan hori. Ohitura zuten aurrenekoa behorra ikusten zuena, bere gainean etxera itzultzeko. Egun bat neskamea izan zen lehengoa behorra ikusten eta halaxe esan zuen: Horra hor gure behor beltza, eta korrika abiatu eta aberearen gainera igo zen. Igo orduko behorra arrapaladan abiatu zen Obantzungo leizera eta bertan sartu zen bere zaldizkoarekin.

Morroia luze egon zen leize barnera begira bere lagunaren bila, baina ez zuen ezer topatu.

Baserriko bidean galdetzen zuen bere buruari: "ze behor klase zen hori" , orduna ikusi omen zuen Etsoinberriko benetako behorra sakon batean lasai lasai larretzen. Handik denboraldi batera, Etsonberrikoek arropa garbitzera joan ziren Itturrarango iturrira, eta bertan topatu zituzten bahitutako neskamearen belarritakoak eta eraztuna.

Erreferentziakaldatu

  1. Jose M. Gomez-Taberna, La caza en la prehistoria. Asturias, Cantabria, Euskal Herria. Colegio universitario de Ediciones Istmo, 1980.

Ikus, gaineraaldatu

Kanpo estekakaldatu

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: zaldi .