Riad

Riad[1] (arabieraz الرياض, ar-Riyāḍ) Saudi Arabiako hiriburu politikoa eta herrialdeko hiririk handiena da. Riad probintziako hiriburua ere bada, eta Nejd eta Al-Yamama eskualde historikoen parte izan da. Arabiar penintsularen erdian dago kokaturik, ordoki handi batean, eta 21. mendearen lehen laurdenean 10 milioi lagunen megalopolis bat bihurtu da[2].

Riad hiria
الرياض
الخفجي
hiriburua
Riad hiria gauez. Erdian, Kingdom dorrea. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Saudi Arabia
ProbintziaRiad probintzia
Izen ofizialaالرياض ar-Riyāḍ
Jatorrizko izenaالرياض
الخفجي
Posta kodea11564–12665
Geografia
Koordenatuak24°39′N 46°43′E / 24.65°N 46.71°E / 24.65; 46.71
Map
Azalera1,200 km²
Altuera380-770
Demografia
Biztanleria7.009.100 (2022)
−667.555 (2017)
Dentsitatea3.898,28 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera450 inguru
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakAcapulco eta Hermosillo
riyadh.sa…

Hiria 15 udal barrutitan banaturik dago. Riadeko egungo alkatea, 1998tik, Abdul Aziz ibn Ayyaf Al Migrin da.

Geografiaaldatu

Saudi Arabiako erdialdean dago, Nejd herrialdean, Toweiq mendiaren ondoan, oasi oparo baten erdian.

Hiria Wadi Hanifa izeneko hezegunez osatutako haranetik gertu dago, eta bere azken garapen ekonomikoak ingurune hori inguratzen hastea ere ekarri du. Naturgune gisa kontserbatzeko ahaleginak egin dira 21. mendean[2],

Hiria hamabost barrutitan banaturik dago:

  • Al-Shemaysi
  • Irqah
  • Al-Ma'athar
  • Al-Olayya
  • Al-Aziziyya
  • Al-Malaz
  • Al-Selayy
  • Nemar
  • Al-Neseem
  • Al-Shifa
  • Al-'Urayja
  • Al-Bat'ha
  • Al-Ha'ir
  • Al-Rawdha
  • Al-Shimal

Klimaaldatu

    Datu klimatikoak (Riad)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)31.534.838.042.045.149.852.047.844.541.036.031.052.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)20.123.027.634.039.642.743.443.241.335.127.622.033.1
Batez besteko tenperatura (ºC)14.416.921.126.932.935.436.636.533.328.221.416.126.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)6.99.015.020.325.727.629.128.825.720.915.38.419.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-1.110.54.511.018.016.023.622.716.113.07.01.4-1.11
Euria (mm)11.78.534.855.74.60.00.00.20.01.77.913.094.8
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)5.84.814.620.03.50.00.20.20.01.23.46.345.2
Hezetasuna (%)47383428171110121421364726
Iturria: [3]

Historiaaldatu

King Fahd bidearen ikuspegia.

Riad Najd izeneko herrialdeko hiri nagusia izan zen luzaroan, hango oasiaren oparotasunagatik famatua beti.

1824-1881 urteetan Saud-en dinastiaren hiriburua izan zen, eta handik bideratu zuen Ibn Saudek Arabiako konkista.

1932an estatu berriko hiriburu egin zuten saudiarrek, eta handik aurrera gorpuztu zen gaur egungo hiri modernoa. Lehen urratsa transformazioan izan 1940ko hamarkadaren amaieran, hiriaren harresi zaharra txikitzea eta Riad jatorrizkoa, kalexka estuko eta patioak zituzten etxeez osatua, funtsean suntsitzea. Haren ordez, 5 km2-ko 83.000 laguneko hiri bat eraiki zuten plangintza bidez.

1960ko hamarkadaren amairean, Frantziako eta Greziako plangintzagileen laguntzarekim Doxaidis urbanismo plana zeritzona egin zuten: hiri linear baten garapena, ardatz zentral batek gorpuztua ipar-hego norabidean. Garapen kontrolatuko sistema hori gainditu du ekonomiaren hazkundeak, eta hiria ekialderantz eta mendebalderantz ere garatu da[4].

Biztanleriaaldatu

XX. mende erdialdera arte najdarrak baizik ez ziren bizi Riyaden, baina arabiar etorki guztietako jendea bizi da han gaur egun.

Hona hemen biztanleriaren bilakaera:

UrteaBiztanle
191818.000
192430.000
194450.000
195280.000
1960150.000
1972500.000
1974650.000
1978760.000
19871.389.000
19902.110.000
19922.776.000
19973.100.000
20014.137.000
20094.878.723

Ekonomiaaldatu

Hiri modernoa da gaurko egunean, kale zabal asfaltodunak, eraikin luzeak, eritegiak, hotelak eta nazioarteko aireportua dituena. Saudi Arabiako merkataritza, hezkuntza eta politika hiri nagusia da, hara jotzen dute estatu horretako errepide nagusiek eta handik abiatzen da burdinbide bakarra, Riyad-Damman. Industria asko zabaldu da azkenaldi honetan (petrolio findegiak).

21. mendearen hasieran, Kingdom Centre izeneko etxeorratza ireki zen, bulegoz betea. 2002an amaitu zuten eta Ekialde Hurbileko eraikinik garaienen artean dago. 302 metro eta 41 solairu dauzka, eta eraikineko elementurik adierazgarriena, goiko solairuetako "zuloa" da. Riadeko etxeorratzen Al Olaia barruti gero eta garatuagoan kokatzen da[5].

Erreferentziakaldatu

Kanpo estekakaldatu