ENIAC

ENIAC (ingelesezko Electronic Numerical Integrator And Computer izen osoaren sigla, euskaraz «Zenbakizko Integratzaile eta Konputagailu Elektronikoa») Ameriketako Estatu Batuetako Armadako Balistika Ikerketa Laborategiko erabili zuen konputagailu erraldoi bat izan zen, berez erabat digitala zen lehenbiziko konputagailutzat jo izan da, bere helburua jaurtiketa taulak kalkulatzea izan zelarik. Bigarren Mundu Gerran zehar Estatu Batuetako Armadak makina honen diseinua eta ekoizpena finantziatu zituen.[1]

ENIAC konputagailua 1947-1955 bitartean.
Betty Jean Jennings (ezkerraldea) eta Fran Bilas (eskuinaldea) programatzaileak ENIAC konputagailuko panel nagusian eragiketan burutzen, Moore School of Electrical Engineering ikastetxea. (U.S. Army, ARL Technical Library erakundeko argazkia)
ENIAC konputagailua.

Konputagailu honen eraikitze kontratua 1943ko ekainaren 5ean diseinatu eta 1943ko uztailetik aurrera PX Proiektua izenez Moore School ikastetxeko Ingeniaritza Fakultatea diseinatu eta ekoizten hasi zen. Azkenik, 1946ko otsailaren 14ean Pennsylvanian aurkeztu zen, denera 500.000 dolar kostatu zelarik. 1946ko azaroaren 9an ENIAC konputagailuaren funtzionamendua eguneratu eta memoria areagotzeko asmoz denboraldi batez eten egin eta 1947an Maryland estatuko Aberdeen Proving Ground eremura garraiatu zuten, uztailaren 29an bertan berriz ere martxan jarri zelarik, honela 1955eko urriaren 2rarte funtzionamenduan jarraitu zuen, data horretan behin betiko desaktibatu zutelarik.

ENIAC konputagailuaren diseinatzaileak Pennsylvaniako Unibertsitateko John Mauchly eta J. Presper Eckert ingeniariak izan ziren.

Ezaugarriakaldatu

Fisikoakaldatu

  • 167 m²-ko azaleran kokatzen zen
  • 27 tonako pisua zuen
  • Bere neurriak 2.4 x 0.9 x 30 metro ziren.

Elektronikoakaldatu

Elektronikari esker ENIAC konputagailuak kalukuluak burutzen bere garai beretxuko MARK I konputagailua baino hirurehun aldiz azkarragoa zen.

Emakume informatikariakaldatu

Kathleen McNulty

Proiektuaren hasiera 2. mundu gerrarekin bat dator: Ingalaterra eta AEBetako ahaleginek balistika-kalkuluetan eta deskodetze-tekniketan (Alan Turing) bidea irekitzen diete konputagailu elektronikoei. Abagunea aproposa da emakumeen parte-hartzea bultzatzeko: gerrak gizonezkoak mobilizatu ditu batez ere, eta beharrezkoa da emakumeak etxez kanpoko lanetara ere inkorporatzea. [2]

ENIAC eta antzeko hasierako makinen diseinuan, generoaren araberako lan-banaketa gertatzen da gainera: gizonekoek hardwarea egingo dute, ingeniaritza elektriko klasikoa (gizonezkoen arloa), baina emakumeak, kalkulu-trebetasuna aurretik frogatuta, arlo berriaz arduratuko dira, programazioa (hasieran, lan gutxietsia). [2]

Ondo dokumentatuta dagoen gertakizun historikoa da, eta egia da ere, tamalez, emakume aitzindari horien lana ezkutatu zitzaiola gizarteari. Litekeena da argazkietako gelan dauden pertsonen artean John Mauchly and J. Presper Eckert eta Herman H. Goldstine izenak ezagunak izatea, ENIACen diseinatzaileak alegia (Pennsylvania, Moore School of Electrical Engineering), baina ez dira oso ezagunak ingeniaritzako esfortzu partekatu horren emakume bide-urratzaileen izenak, adibidez hauek:[2]

Frances Bilas and ENIAC
Grace Hopper eta UNIVAC

Ez dira bakarrak, noski. Agian ezagunagoa da beste emakume hau, Grace Murray Hopper, MARK 1 konputagailuaren diseinuan aritu zena (Princeton); geroxeago, software-sorkuntzako hainbat arlotan aritu zen, tartean COBOL lengoaiaren garapenean.[2]

Erreferentziakaldatu

  1. Lasa, Irune. «Konputagailuak emakumeen gauza zirenekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  2. a b c d «Emakumeak eta Teknologia .Emakumeen nazioarteko eguna 2014 – UPV/EHU — Unibertsitatea.Net» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).

Kanpo estekakaldatu