Chelsea Football Club

Chelsea Football Club Londresko futbol taldeetako bat da, Ingalaterrako hoberenetarikoa azken urteotan. 1905eko martxoaren 14ean sortu zen, Rising Sun izeneko pubean. Stamford Bridge futbol zelaian jokatzen ditu partiduak; guztira 42.360 lagunentzako edukiera du. 2003. urtean taldea Roman Abramovich errusiar aberatsak erosi zuen. 2022ko maiatzean, Abramovichek kluba Todd Boehly enpresari estatubatuarrari saldu zion, zigorrak zirela eta. Zigor hauek Vladimir Putinen aliatu estu gisa zerrendatuta egotearen ondorio izan ziren, eta Putinek Ukrainaren inbasioari erantzun zion.

Chelsea Football Club
Ezizena(k)The Pensioners, The Blues
Sorrera1905
Futbol zelaiaStamford Bridge
edukiera: 41.841 lagun
inaugurazioa: 1877
PresidenteaAmeriketako Estatu Batuak Todd Boehly
EntrenatzaileaArgentina Mauricio Pochettino
LigaPremier League
2022-2312.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Chelsea FC, 1911-12.
2009/2010 denboraldiko liga eta kopa tituluak ospatzen.
2012ko Txapeldunen Ligako finala Bayern Munichen aurka.
Premier Leaguen Manchester Cityren aurkako partida.

Ingalaterrako lehen mailako 5 liga eta 7 kopa irabazi ditu. Halaber, UEFAko Txapeldunen Ligan birritan izan da txapeldun (2012an eta 2021ean) eta beste bina Europako Errekopa eta Europako Liga eskuratu ditu.

Historiaaldatu

Sorrera eta hasierako urteakaldatu

Gus Mearsek Stamford Bridge estadioa erosi zuen eta Fulhamekin bertan jokatzeko negoziazioek huts egitean bere talde propioa sortzea erabaki zuen, auzoko izena erabiliz: Chelsea Football Club. 1905eko martxoaren 10ean fundatu zen The Rising Sun tabernan.

Lehenengo tituluakaldatu

1915ean Kopa finala jokatu bazuten ere lehenengo titulua lortzeko 1955 arte itxaron behar izan zuen, orduan Liga irabazi zuen. 1970an Kopa irabazi zuen eta honi esker iritsi zen Europa mailako lehen titulua, Europako Errekopa.

70. hamarkadaren bukaeran Stamford Bridgen zabalkunde nahiek taldeari diru arazo larriak sorrarazi zizkion eta 1983an hirugarren mailaraino jeitsi zen.

90ko hamarkadaaldatu

1989an itzuli zen lehen mailara. 1992an Premier League txapelketa berria abiarazi zen eta taldearen mailak nabarmen egin zuen gora, batez ere 1997ko Kopako garaipenak bultzatuta. 20 urte lehenago gertatu bezala, honi esker Europako garaipen berriak iritsi ziren 1998an, Errekopa eta Superkopa.

Roman Abramovich: urrezko aroaaldatu

Roman Abramovich bilionario errusiarrak taldea erosi eta diru andana sartu zuen. Hiru Premier League irabazi bazituen ere kostatu zitzaion Txapeldunen Liga lortzea. 2012an izan zen, Bayern Munichi penaltietan irabazi zion. Bolada onari jarraituz 2013an Europa Leaguea irabazi zuen. 2014an José Mourinho entrenatzailea berreskuratu zuen eta liga berri bat irabazi zuen inoizko puntu diferentzia handienarekin.

2015ean Liga irabazi ondoren denboraldi negargarria burutu zuen 2016an. Denboraldi erdialdera Mourinho kaleratua izan zen eta azkenean 10. postuan gelditu zen Ligan. Antonio Conte entrenatzaile italiarra fitxatu zuen orduan eta 2016-17 denboraldia berriz ere bikaina izan du, Liga irabazi baitu puntuen errekorra lortuz (93 puntu) eta denboraldi bakarrean partida gehien irabaziz (30 partida). 2018-19 denboraldian UEFA Europa League txapelduna izan zen eta 2020-21 denboraldian bigarren Txapeldunen Liga eskuratu zuen, Manchester Cityri 1-0 irabazita. Cesar Azpilikueta nafarrak altxatu zuen Kopa. 2022ko otsailean FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa irabazi zuen, finalean Palmeiras brasildarra 2-1 garaituz.

Uniformeaaldatu

Historikoaaldatu

 
1905-1912
 
1912-1964
 
1964-tik
 
1985-1992

Azken urteakaldatu

 
2014-2015
 
2015-2016
 
2016-2017
 
2017-2018
 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2021-2022

2023/2024 Taldeaaldatu

2023ko uztailaren 13an eguneratua.

Zbk.PostuaJokalaria
1 ATEKepa Arrizabalaga
4 ATZBenoît Badiashile
5 ERDEnzo Fernández
6 ATZThiago Silva
9 AURPierre-Emerick Aubameyang
13 ATEMarcus Bettinelli
14 ATZTrevoh Chalobah
15 AURMykhaylo Mudryk
17 AURRaheem Sterling
18 AURArmando Broja
21 ATZBen Chilwell
22 AURHakim Ziyech
23 ERDConor Gallagher
24 ATZReece James
27 AURDatro Fofana
28 ATZCesar Azpilikueta
30 ERDCarney Chukwuemeka
Zbk.PostuaJokalaria
31 AURNoni Madueke
32 ATZMarc Cucurella
33 ATZWesley Fofana
36 ATEGabriel Slonina
- AURCallum Hudson-Odoi
- ATZEthan Ampadu
- AURRomelu Lukaku
- ATZBaba Rahman
- AURNicolas Jackson
- ATZLevi Colwill
- ERDAndrey Santos
- ATZMalang Sarr
- AURDiego Moreira
- ATZLewis Hall
- AURChristopher Nkunku
- ATZMalo Gusto

Irabazitako txapelketakaldatu

Ingalaterran: 18aldatu

Nazioartean: 6aldatu

FIFAren Kluben arteko Munduko Kopaaldatu

  • Txapelduna (1): 2021.
  • Finalista (1): 2012.

UEFAko Txapeldunen Ligaaldatu

  • Txapelduna (2): 2012, 2021.
  • Finalista (1): 2008.

UEFA Europa Leaguealdatu

  • Txapelduna (2): 2013, 2019.

Europako Errekopaaldatu

  • Txapelduna (2): 1971, 1998.

Europako Superkopaaldatu

  • Txapelduna (2): 1998, 2021.
  • Finalista (3): 2012, 2013, 2019.

Lagunartekoakaldatu

  • International Champions Cup (1): 2009

Jokaturiko nazioarteko finalakaldatu

TxapelketaUrteaTxapeldunaEmaitzaFinalistaHiria
FIFA Kluben arteko Kopa2012 SC Corinthians1-0Chelsea
2021Chelsea2-1 Palmeiras
Txapeldunen Liga2007-08 Manchester United1-1 (pen:6-5)ChelseaMosku
2011-12Chelsea1-1 (pen:4-3) Bayern MunichMunich
2020-21Chelsea1-0 Manchester CityPorto
Europako Superkopa1998Chelsea1-0 Real Madril
2012 Atlético de Madrid4-1Chelsea
2013 FC Bayern Munich2-2 (pen:5-4)Chelsea
2019 Liverpool FC2-2 (pen:5-4)Chelsea
2021Chelsea1-1 (pen:6-5) Villarreal
UEFA Europa League2012-13Chelsea2-1 SL Benfica
2018-19Chelsea4-1 Arsenal
Europako Errekopa1970-71Chelsea1-1, 2-1 Real Madril
1997-98Chelsea1-0 VfB Stuttgart

Emakumezkoen taldeaaldatu

1992an sortu zen.

  • Ingalaterrako Liga:
    • Txapelduna (1): 2015.
    • Bigarrena (2): 2014, 2016.
  • Ingalaterrako Kopa:
    • Txapelduna (1): 2015.
    • Finalista (1): 2016.

Kanpo estekakaldatu


Premier League 2022-23

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Nottingham Forest | Southampton | Tottenham Hotspur | West Ham United | Wolverhampton